Txatxilipurdiren udaleku irekietarako 63 plaza libre daude

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 8a, 14:06

Txatxilipurdiko kideek udaleku irekiak aurkezteko egin zuten agerraldia, apirilean.

2021eko ekainaren 1ean ateratako dekretuan egindako ratioen inguruko aldaketaren ondoren, hamar haurreko hezitzaile bat egon daiteke eta, beraz, itxarote-zerrendako haur guztiak udalekuen barruan geratu dira. Horrez gain, 63 plaza gehiago geratu dira libre eta bihar eta etzi egongo da izena emateko aukera, elkartearen webgunean

Ekainaren 9an irekiko dute izen-ematea, 09:00etan eta ekainaren 10ean 20:00ak baino lehen egin beharko dira eskaerak, horretarako fitxa betez eta ordainagiria atxikiz. Ordutegitik kanpo jasotako izen-emateak ez dituzte kontuan hartuko.

Honako taldeetan geratzen dira plazak:

MUSAKOLA

  • Bilin-bolonkan (2018-2015 bitartean jaiotakoak): 4 plaza.
  • Bihurrikeixetan (2014-2012 bitartean jaiotakoak): 2 plaza.
  • Erokeixetan (2011-2009 bitartean jaiotakoak): 8 plaza.

SAN ANDRES

  • Bilin-bolonkan (2018-2015 bitartean jaiotakoak): 5 plaza.
  • Bihurrikeixetan (2014-2012 bitartean jaiotakoak): 15 plaza.

ERDIGUNEA

  • Bilin-bolonkan (2018-2015 bitartean jaiotakoak): 6 plaza.
  • Bihurrikeixetan (2014-2012 bitartean jaiotakoak): 13 plaza.
  • Erokeixetan (2011-2009 bitartean jaiotakoak): 10 plaza.

Txatxilipurditik adierazi dutenez, egubakoitzean zerrenda definitiboak izango dituzte eta ez dute aldaketa gehiago egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak