Behin izena emanda, zerbitzuaren erabiltzaileek telefonoz 943 25 20 98 zenbakira deituta egin ahal izango dituzte eskaerak, astelehenetik egubakoitzera, 10:00etatik 13:00etara bitartean, eta baita Internet bidez ere.
Etxez etxeko banaketa astean behin egingo da eta horretarako, erabiltzailearekin aurrez hitzordua zehaztuko da. "Pertsona bakoitzak gehienez hiru liburu, hiru DVD, hiru disko eta hiru aldizkari eduki ahal izango ditu 21 egunez maileguan. Liburuen kasuan, mailegua luzatzeko aukera eskainiko da, baldin eta erreserbarik ez badute", azaldu dute Udal Gobernutik.
Sei hilabeteko probaldia
Liburutegira gerturatzeko zailtasunak dituzten pertsonei mailegu zerbitzua erabiltzeko erraztasunak ematea da helburua. Lehen aldia da horrelako zerbitzu bat martxan jartzen duela Udalak. Horrenbestez, hasiera batean, sei hilabetez egongo da proba modura eta harreraren arabera, zerbitzuari jarraipena eman edota gehiago zabaltzea aztertu eta baloratuko du Udal Gobernuak.