Bost lagun aritu ziren lehian, bertakoak eta hemengoak. Arrasatearra izan zen bakarrizketa euskaraz egin zuen bakarra. Klimaxetik klimateriora eta buelta izan zen gaia eta 500 euroko saria irabazi zuen Allendek. Umorea eta osasuna izan zen Komedialdia diziplina askotariko jaialdiaren lehen edizio honetako gaia.