Gaurtik barikura, egunero egongo da zer entzun Arrasate Musikalen eskutik

Hasier Larrea 2021eko ekainaren 7a

Udaberriko kontzertu zikloak beste aste bati ekingo dio oraingoan. Biolin kontzertua eskainiko dute gaur musika eskolako ikasleek, seietan Kulturaten. Bihar, 19:30ean, talde emanaldia egongo da Monterron jauregiko musika eskolan.

Etzi, ostera, akordeoi doinuen txanda izango da, 19:15eatik aurrera, musika eskolan baita ere. Eguenean klarineteek hartuko dute protagonismoa Kulturaten, seiterdietan hasita. Eta astea borobiltzeko, barikuan ballet emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek Amaia antzokian, zazpietatik aurrera. Sarrera guztiak doakoak izango dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak