Astebete atzeratu dute jostailu truke merkatua

Eneko Azurmendi 2021eko ekainaren 3a

Bihar, egubakoitza, ziren egitekoak, baina atzeratzea erabaki dute. "Ikusirik ekaitza dagoela iragarrita, astebete atzeratzea erabaki dugu", azaldu dute Txatxilipurditik. Beraz, ekainaren 11n, 18:00etatik 20:00etara egingo dute azoka, Monterron parkean. "Trukeaz gain, jolas erraldoiak jarriko ditugu eskura, talde txikietan arratsalde atsegina pasatzeko aukera eskainiz", gaineratu dute.

"Uda garaiko jostailu truke merkaturako, maiatzaren 21ean Arrasateko gune ezberdinetan jostailuak biltzen aritu ziren Txatxilipurdiko bi hezitzaile. Herritarrei, ekartzen zituzten jostailu bakoitzeko txartel bana ematen zitzaien. Mota guztietakoa jostailuak jaso ziren, guztira 71", adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak