Hain zuzen, arrasatearrek Bigarren Mailatik Lehenengo Nazional Mailara igotzeko txartela dute jokoan, dena aldeko duten partiduan. Orain momentuan, Txisko-ren mutilek bi puntuko abantaila dute –18 puntu– bigarren dagoen Askartza Claretekiko (16), eta bihar aurrean izango duten kontrarioak, Getariakok, ez du apartekorik jokoan. Hala, Askartzak ere etxean jokatuko du asteburuan, hirugarren postuan dagoen Ebaki Solutionsen kontra –14 puntu–, eta hor bai, bi talde horien artean bigarren postua egon daiteke jokoan.
Harrobiko talde izaerarekin
Alkideba Ointxe taldearen helburua ez da horrenbeste mailaz igotzeko borrokan jardutea, eta bai goiko taldearendako harrobi-lana egitea, baina lorpenak erakusten du hor ere sekulako lana egiten dabiltzala.