Bisita gidatuetan eta ibilaldietan plaza gehiago egongo dira

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 2a, 15:52

Eusko Jaurlaritzak astelehenean onartutako dekretuaren arabera, turismo aktibitateetan orain hamarreko taldeak onartzen dira –lehen seikoak ziren–. Ondorioz, Arrasaten antolatuta dauden bisita gidatuetan plaza berriak sortu dituzte, dagoeneko agortuta baitzeuden guztiak. Udal webgunean edo 943 25 20 00 telefonoan eman daiteke izena (ekintzaren aurreko egubakoitzean, 12:00ak baino lehen).

Hauek dira geratzen diren ekintzak:

Bisita historikoak:

  • Ekainak 5, larunbataBurdin Aroa-Erdi Aroa: Arrasate Erdi Aroko hiribildua: Alfontso X jakitunak Hiri Gutuna eman zuen 1260ko maiatzaren 15ean, Jaenen, San Esteban del Puerto herrian.
    • 10:30 euskaraz.
    • 12:30 gazteleraz.
    • Abiapuntua: Herriko plaza.
  • Ekainak 12, larunbataAro modernoa: Arrasateko ilustrazio garaia: Aire berriak Arrasaten. Erdi Aroko gatazkak alde batera utzi eta humanismoak hartu zuen protagonismoa, Aro Modernoan, herria mundura irekiz.
    • 10:30 euskaraz.
    • 12:30 gazteleraz.
    • Abiapuntua: Herriko plaza.
  •  Ekainak 26, larunbataIndustrializazioa: Industria ondarea eta Vasco-Navarro trena: 1919an Vasco-Navarro trena iritsi zen Arrasatera eta bidaiarien zein merkantzien trafikoa haztea ekarri zuen. Mekolalde eta Arrasate arten tren misto bi ari ziren eta merkatu egunetan Gasteizeraino heltzen ziren.
    • 10:30 euskaraz.
    • 12:30 gazteleraz.
    • Abiapuntua: Herriko plaza.

Mendi ibilaldiak:

  • Ekainak 6, igandea, PR-GI 205 Anporreta bira, burdinaren bidea.
    • 10:00etan, Herriko Plazatik.

*Oharra: mendiko oinetako zein arropak eta hamarretakoa eta ura eramatea gomendatzen da.

  • Ekainak 13, igandea, Ipar Martxa (Nordic Walking) Bedoña-Kurtzetxiki.
    • 10:00etan, Herriko Plazatik.

*Oharra: gomendagarria da Nordic Wlaking-eko makilak eramatea. Material hau ez duenari utzi egingo zaio.

  • Ekainak 20, igandea, "PR-GI 206 Murugain, dragoiaren bidetik".
    • 10:00etan Herriko Plazatik.

*Oharra: mendiko oinetako zein arropak eta hamarretakoa eta ura eramatea gomendatzen da.

Arrasate zure kasa

Aukera horiez haratago, Arrasate norberak bere kabuz eta bere kasara ezagutzea nahiago izango balu, Udalak erdigunean dauden ibilbideak gomendatu ditu, "hala nola, Erdi Aroko ibilbidea, arnasguneak eta industria ondarearen ibilbidea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak