
Unai Parot atxilotu zuten urte berean, 1990ean, jaiotako hiru bertsolari ariko dira bertsotan Monterron parkean, 12:00etan hasita: Jone Uria, Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus. Gai-jartzaile lanetan, aldiz, Ane Zuazubiskar ariko da. "Unai Puerto de Santamariatik Leonera lekualdatzea aurrerapausoa dela aitortu genuen Saretik, halere, 31 urte espetxean izatea astakeria bat dela deritzogu. Espetxe araudi arrunta aplikatuz aspaldi behar luke kalean Unaik. Eta bertso saio honekin ere hori aldarrikatzea nahi dugu", azaldu dute.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.