Kolonbiari elkartasuna adierazi diote beste behin

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 28a, 20:23

Kolonbiari elkartasuna adierazteko elkarretaratzean, herritar bat mikrofonotik hango egoera salatzen.

Bakea, bizitza eta demokrazia Kolonbian lelopean egin dute oraingoan ere, Kolonbian gertatzen ari dena salatzeko eta bertakoei babesa helarazteko elkarretaratzea, Biteri plazan. Musikarekin eta kandelekin girotuta, bideo emanaldia ere egin dute.

Orain dela hilabete, apirilaren 28an, milaka pertsona irten ziren kalera Kolonbian, Ivan Duque presidentearen zerga erreformaren kontra egiteko. Gobernuak, erantzun gisa, etxeratze agindua ezarri zuen, eta manifestariak gelditzeko asmoz, indar militarrak atera zituen kalera. Ordutik hildako eta desagertutako herritarrak gogorarazteko, kandelak piztu dituzte Biteri plazan egin duten elkarretaratzean.

Hilabete honetan guztian zehar gertatu dena salatu nahi izan dute eta Kolonbiako hori koloreko kamiseta ugari ikusi ahal izan dira bertan. Baita Kolonbiako bandera eta ikurrina ere. Musikaz girotu dute eta bideo emanaldia ere izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak