Garbiketa-kontratetan deitutako greba babestu dute Debagoieneko Ospitaleko garbitzaileek

Miren Arregi Amasorrain 2021ko mai. 27a, 20:42

"Bizi duten egoera larria salatzeko eta lan-baldintza duinak eskatzeko" greba eguna bizi izan dute gaur, eguena, Osakidetzako garbitzaileek. LAB, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute greba.

"Funtsezko zerbitzua ematen dugu, baina ikusezinak gara. Greba deitzea beste aukerarik ez digute utzi, bizi dugun egoera larria salatzeko eta lan-baldintza duinak eskatzeko. Pandemiaren aurreko egoera jasanezina zen, eta orain lan-kargak onartezinak dira". Horixe izan da langileek Osakidetzako zentroetako garbiketa-kontratetan helarazi nahi izan duten salaketa.

Sektoreko ELAko arduradunek azpimarratu dute 3 urte baino gehiago daramatzatela hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziatzen, baina, enpresekin akordio batera iritsi beharrean, negoziazioa blokeatuta dagoela. "Gure lana funtsezkoa dela diote, baina hori ez da gure lan-baldintzetan islatzen. Ez dugu txalorik eta zapladatxorik nahi bizkarrean; gure lana modu duin eta eraginkorrean aitortzea eskatzen diegu Osakidetzari eta garbiketa-enpresei".

Bestetik, salatu dute, greba egunerako Eusko Jaurlaritzak zehaztutako zerbitzu minimoak %100ekoak izan direla: "Langileek babes osoa eman diote grebari, baina hala ere gaur ohiko egun batean baina langile gehiago zeuden lanean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak