MGEPko Sareko informatika sistemen administrazioko ikasleek telelanerako egokitu dituzte enpresen informatikako baliabide eta sistemak

Jone Olabarria 2021eko maiatzaren 31

ETHAZI metodologiak eskatzen duen moduan, talde lanean aritu dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleak. Ikasturtean zehar ikasitako jakintza teknikoak eta zeharkakoak garatu dituzte, era praktiko batean.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Sareko Informatika Sistemen Administrazioa Goi Mailako Heziketa Zikloa eskaintzen da eta erronketan oinarritutako hezkuntza metodologia praktiko baten bitartez irakasten da. Irudian agertzen den bezalako proiektuak garatzen dituzte non sareetan ordenagailu konektatuetara,
makinak ere gehitu daitezkeen, sentsoreekin, eta guztien kontrola izan, sortzen dituzten datuak kudeatuz.

Era sendo eta eraginkorrean

Pandemia egoerari aurre egiteko telelanerako egokitu dituzte era sendo batean enpresen informatikako baliabide, sare, internet zerbitzuak eta sistemak, adibidez VPNak eta urruneko zerbitzuak ezarriz.

Intranetea eta estraneteak diseinatu garatu eta ezarri dituzte, bertan osasun neurrien inguruko informazio zabala gehituz, era erraz eta eraginkorrean, HTML, CSS eta XML marka lengoaiak erabiliz.

Datu basearen diseinua

Datu base bat diseinatu, garatu Access edo MySQL erabiliz eta ezarri dute enpresaren baliabide, kontsumo eta gastu berrien kudeaketa egin ahal izateko.

Azkenik, arduino baten bitartez tenperatura eta Co2 saturazio kontrolak ahalbideratu dituzte espazio itxietan eta une oroko informazio web zerbitzu bitartez eskaini ahal izateko, eta ondorioz neurriak ezartzeko.

Izen ematea, maiatzak 31tik ekainak 18ra

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ikasketa aukera zabala eskaintzen du. Horiek guztiak ezagutzeko aukera egongo da maiatzaren 29an egingo dituzten online ate irekietan.

- Automatizazio eta robotika industriala: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak eta instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak prestatzea. 


- Sareko informatika sistemen administrazioa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea da. 


- Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea da. 


- Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea da. 


- Mekatronika industriala: heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak