N3 mailan, bakarka, Zihara Etxebarriak lehen postua eskuratu zuen. Maila berean, baina hirunaka, Nora Marco, Maider Agirreurretak eta Sara Yan Azkaratek ere irabazi egin zuten, baita taldekakoan ere (Nora Marco, Maider Agirreurreta, Sara Yan Azkarate, Aiala Losada eta Maddi Etxagibel).
N3 mailan, step modalitatean, Nahia Irazola, Nahia Ruiz, Irati Larrinaga, Lucia Vazquez, Eki Balanzategi, Irune Aranbarri eta Uxue Azkue aritu ziren eta hauek ere onenak izan ziren.
Azkenik, N4 mailan, bikoteka, lehen postua eskuratu zuten Nahia Irazolak eta Uxue Azkuek.