Bigarren hitzaldia berriz, ekainaren 9an, eguaztena, izango da, Ludopatia: jokoa ez da jolasa izenburupean. Hitzaldia Karmele Gurrutxaga Bastidak emango du, Jokalari Anonimoak Elkarteko psikoterapeutak, eta ludopatiaren begirada sozioekonomiko orokorretik abiatu eta ludopatia adikzio eta gaixotasun bezala deskribatuko du. Jokatzen uzteko lehen pausoez, eta "bizitza normalera" itzultzeko bideen eta pausoen gainean ere arituko da. Hau ere 18:30ean izango da Kulturateko areto nagusian, gazteleraz.
Plaza mugatuak izango dira eta segurtasun eta prebentzio neurri oro betetzea "ezinbestekoa" izango da.