Indarkeria matxista salatzeko deia egin du Berdintasun zinegotziak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 26a, 15:42

Johanna Sanchez, Arrasateko Udaleko Berdintasun zinegotziak Espainiar estatuan astebetean izandako sei hilketa matxistak gaitzetsi ditu: "Mingarria eta ulertezina da".

Azken asteko gertakarien harira, Johanna Sanchez Alderdi Sozialistako zinegotziak salaketa jartzeko dei egin die indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei. Hala ere, Sanchezek uste du genero-indarkeria "justiziatik harago" doala: "Osasun publikoko eta hezkuntzako arazo bat da (…). Baina babes mezua zabaldu ostean, erabakigarria da zaurgarritasun egoeran dauden emakumeak babestea".

Arrasatera etorrita, zinegotzi sozialistak azaldu du Udalak 101.848 euroko funtsa duela indarkeria matxistari aurre egiteko: "Zehazki, sail horretatik bi plan bultzatzen ari gara: genero indarkeriaren aurkakoa, 57.000 euroko partida batekin eta eskoletan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko plana, 34.48 euroko inbertsioarekin". Bestalde, egoera zaurgarrienean dauden emakumeei zuzendutako 10.000 euroko programa bat ere abian dela gehitu du. Halaber, Sanchezek gogorarazi du emakumeentzako orientazio juridikoko zerbitzua ere badagoela Udalean, eta baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko informazio eta orientazio orokorreko zerbitzua ere.

Aurrekoari lotuta, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren bidez, Emakume Txokoan emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko lan egiten dela esan du zinegotziak, "emakumeek bizitzako eremu guztietan aukera berdintasunean parte har dezaten lortzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak