Aita Menniko langileek greba egin dute gaur, laugarrenez

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 26a, 13:45

Aita Menniko langileak ELAk antolatutako mobilizazioan, gaur.

Azkenengo hilabeteetan eman diren greba dinamikekin jarraituz, mobilizazioa egin du gaur, eguaztena, ELAk deituta "Aita Menniko arazoa eztabaida sozialaren erdigunera eramateko".

Ekainaren 16an izango da hurrengoa, eta honekin bost izango dira langileek egindako greba egunak. ELAk salatu du negoziazioak hasi zirenetik hiru urte baino gehiago igaro ondoren, enpresak ez duela urratsik egin, eta azpimarratu du ospitalea kudeatzen duen enpresak kaudimen ekonomiko handia duela: "Izan ere, azken urtean 1,7 milioi euro gehiago fakturatu ditu enpresak, eta azken lau urteetan hamar milioi euroko inbertsioak egin ditu. Bitartean, langileek lan-karga handiak dituzte, langile faltagatik eta prekarietate-egoera larriagatik".

Enpresak interes ekonomikoak lehenesten jarraitzen duela adierazi du ELAk, eta gaixoen bizitzak artatzeko, Aita Menniko langileek euren "bizitza arriskuan" jartzen dutela azpimarratu du sindikatuak.

Gaurkoan, Arrasaten egindako manifestazioaren bukaeran grebalariekin bat egin dute Gipuzkoako pentsiodunen plataformako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak