Polizia Nazionalak hiru arrasatear atxilotu ditu heroinarekin trafikatzea egotzita. Agenteek autoko maletategian, su-itzalgailu baten hondo faltsu batean, aurkitu dute droga ezkutatuta.
Maiatzaren 19 eta 20an egin ziren atxiloketak eta 300 gramo heroina baino gehiago eta baskula bat atzeman zizkieten. Hala, hiru atxilotuei droga-trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea egotzi diete.