Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailaren 5etik 9ra eta uztailaren 12tik 16ra egingo dute eskubaloi campusa, 2009, 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako neska-mutilei zuzenduta. 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte saioak, Iturripeko kiroldegian. Taldeka edo banaka eman daiteke izena eta bi bide daude horretarako: aeb@arrasateeskubaloi.eus helbidera idatzi edo 619 67 26 96 zenbakira deitu. Prezioari dagokionez, 30 eurokoa da, aste bakoitzeko.