Arrasateko hamabi atleta lehiatu dira Anoetan

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 25a, 09:04

Anoetan markak ontzeko helburuarekin lehiatu ziren Arrasateko taldeko zenbait atleta.

Anoetan egin zituzten asteburuan parte-hartze libreko probak, eta Arrasateko klubeko hamabi atleta izan ziren bertan, bederatzi emakumezkoen kategorian, eta hiru gizonezkoen kategorian. Marka pertsonalak ontzea izan zen euren heburua.

Pertiga saltoan Danel Ruizek 3 metroko saltoa egin zuen –2,60ko marka zeukan–, Unai Iturbek 2,50eko saltoa egin zuen
 
Pertika saltoan:
  • Danel Ruiz Manchadok 3. metroko saltoa (2,60ko marka zuekan).
  • Unai Iturbe Kintanak 2.50eko saltoa egin zuen (2.30ekoa zeukan).
  • Aimar Uribetxebarriak ez zuen bi metroko langa gainditzea lortu.
Pisu jaurtiketan:
  • Ana Lasagabasterrek 7.43ko marka egin zuen (7.08koa zeukan)
1000 metrotako lasterketa
  • Olatz Martinez Zabalak marka ondu zuen 3.35.97 eginda. (Lehenago 3.37.42ko marka zeukan)
  • June Kortazar Valgañonek marka ondu zuen 3.36.78 , (Lehenagotik 3.44.39 zeukan).
  • Araitz Aretxaga Berezibarrrek  3.53.16ko marka egin zuen (distantzia horretan estreinaldia izan zuen).
300 metrotako lasterketan
  • Ane del Fresno Lezeta 46.61, marka ondu zuen. 
  • Maia Etxebarria Martinez  45:86, marka ondu zuen.
  • Izaro Garcia Garai, markarik gabe.
Luzera saltoa
  • Garazi Aiastui Izarzugaza   4.53ko marka egin zuen.
400 metroko lasterketa
  • Ainara Lopez Rubiok  1.02.66ko marka egin zuen, Arrasateko bosgarren markarik onena da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak