Hamaika artistaren lanak ikusgai ARTEAN kolektiboaren laugarren erakusketan

Miren Arregi Amasorrain 2021ko mai. 24a, 21:01

Artelanak Kulturaten egongo dira ikusgai, ekainaren 1etik 22ra. Aurkeztuko dituzten lanak sortzeko, elkarlanaz hausnartu dute "isolamendu garaian elkar indartzea eta batera lan egitea beharrezko izan" dutelako. Hala, "obra kolektibo" bat erakutsiko dute.

ARTEAN kolektiboaren laugarren erakusketan hartuko dute parte honako artistek: Helena Azkarragaurizar Jauregik,  Amaia Albes Garitanok, Miren Barrenetxea Iñarrak, Euri Bruña Iturbek, Lexuri Doyague Loitik, Joana Manzisidor Akizuk,  Amaia Martinez de Arenaza Yarzak,  Sara Miguelez Garitanok, Amaia Santamaría Andrések, Maddi Urizar Altunak eta Jone Alaitz Uriarte Iriartek.

Irekiera ekitaldia ekainaren 4an izango da, 19:00retan. Egun horretan Ekiñe Casado Uriarte, Maria Oses Saiz eta Olatz Urkia artistak ere bertan izango dira. Ekitaldirako sarrera gonbidapen bidez izango da, eta horiek maiatzaren 28an banatuko dituzte Kulturaten bertan (ordua zehazteko dago).

Itxiera ekitaldirik ere ez da faltako eta hori egingo dute ekainaren 18an, 18:00retan, Kulturateko Loramendi gelan. Egun horretan, Amaia Urzain Martinez eta Manu Muniategiandikoetxea arituko dira solasaldian, moderatzaile Jone Uriarte arituko delarik.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak