"Palestinan ematen ari diren gertakarien larritasuna ez da eraso isolatu bat, Israelen politika kolonialaren eta apartheid sistemaren logikan sartzen diren jarduera polizial eta militarrak dira. Palestinak nazioarteko elkartasuna behar duen momentu honetan, Arrasatek eta Euskal Herriak bere elkartasuna adierazteko momentua dela uste dugu. Zentzu honetan, Arrasaten ere Palestinaren aldeko elkartasuna saretzen ari da eta herriko 28 eragilek, askotariko mugimendu sozial, sindikatu eta alderdik, ostegunean burutuko den manifestazioari atxikimendua eman diogu eta herritarrak deitzen ditugu bertan parte hartzera", adierazi dute antolatzaileek
Honakoak dira egueneko mobilizaziora gehitu diren eragileak:
- AGAKO
 - Ahal Dugu/Podemos
 - AMS
 - Askapena
 - Bilgune Feminista
 - CCOO
 - EH Bildu
 - EHE
 - Ekin
 - Ekologistak Martxan
 - ESK
 - Esker Anitza
 - Gure Esku
 - Herriok Harro
 - IMME
 - Jaiki
 - LAB
 - Neska Gaztiak
 - Palestinar Komunitatea
 - Pottogorriak
 - Saharako Emakumeen LIga
 - Saharaldeba
 - Sare
 - Sortu
 - STEILAS
 - TTAK
 - ELA
 - Emakumeen Mundu Martxa
 - Arrasateko Pentsionistak
 - Udalatx Bizirik
 - PCE-EPK
 - Antikapitalistak
 - Unadikum
 
Antolatzaileek gaineratu dutenez, mobilizazioari atxikimendua emateko aukerak zabalik jarraitzen du. Hori horrela, eragile edo talderen batek deialdira batzea nahiko balu 683 153 304 telefono zenbakira idatzi edo deitu dezake.