Garibai eta Jokin Zaitegiko 69 bizilagunek gura dute Garibai soilik oinezkoentzat izatea

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 24a, 10:39
Garibai etorbidea, 'Ekobulebar'-aren obrak hasi aurretik.

Martxoaren 16an, Garibaiko eta Jokin Zaitegiko jabeen erkidegoko batzar orokorra egin zuten, eta Ekobulebar-a izan zen puntuetako bat. Horren baitan, batzorde independente bat sortu zuten bizilagunek eta inkesta bat egin. Era horretan, botoa eman duten 101 bizilagunetatik 69k Garibai etorbidea erabat oinezkoentzako izatearen alde egin dute.

Sortu duten batzordearen eginkizun nagusia izango da bizilagunek proiektuarekiko duten iritzia jasotzea eta behin hori eginda, bizilagunei emaitzen berri emateaz gain, Udal Gobernuari ere helarazi dizkiote. "Publiko egin gura ditugu emaitza hauek, komunitatearen babesak lagundu dezan Garibai eta Jokin Zaitegirekin lotura zuzena duten proiektuak bideratzen, Garibai oinezkoentzako izatea, esaterako", azaldu dute.

Atarte hauetako bizilagunek bete dute inkesta:

  • JOKIN ZAITEGI: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10.
  • GARIBAI: 2, 4, 6A y 6B.

Izan dituzten bi aukerak, berriz, honakoak izan dira: 

  • Garibai+Biteri etorbidea guztiz oinezkoentzako izatea nahi dut.
  • Autobus geltokia Garibaien mantentzea nahi dut.

170 bizilagunek izan dute inkesta betetzeko aukera eta 101ek bete dute (%59ko parte-hartzea). Era horretan, 69 bizilagunek egin dute Garibai oinezkoentzako izatearen alde (%68) eta 29k, aldiz, autobus geltokia Garibaien mantentzearen alde (%29). Gainontzeko hiru botoak baliogabeak izan dira. 

Borondatezko batzorde hori hiru kidek osatzen dute: Josean Ezkurra (Jokin Zaitegi); Paco Azpiazu (Garibai) eta Jose Angel Iturbe (Jokin Zaitegi).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak