"Hilekoaren higienerako produktuak luxuzko produktutzat hartzen dira pobrezia eta pandemia egoeretan, eta gainera, ez dira dohaintzetan jasotzen eta ez dute laguntzarik jasotzen. Horregarik, oso zerga-karga murriztua eskatzen diegu". Hori horrela, "parte hartzen dugun erakundeok produktuak jasotzeko laguntza eskatzen dugu, eta eskerrak ematen dizkiegu supermerkatu eta farmazia laguntzaileei", adierazi dute egitasmoko antolatzaileek.
Gaurko bilketaz batera, maiatzaren 22an, 27an eta 28an goizez zein arratsaldez ere izango dira Arrasateko Musakolako Eroskin higiene menstrualeko produktuak eta haurrentzako pixa-oihalak biltzen.