Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko orientazioa eskainiko du Bidez Bide elkarteak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 21a, 13:47

Hilaren 28an eta ekainaren 5an, mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko orientazioa eta informazioa eskainiko du Bidez Bide elkarteak, Arrasateko Emakume Txokoan. 16:00etatik 18:00etara izango da eta Debagoieneko zaintzaileei zuzenduta dago.

Elkarteak Ikasi zaintzeko kanpaina abiatu du Gipuzkoan, zaintza lanetan jarduten duenei aholkularitza doan emateko, haien familiek Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa jasotzen badute.

Zehazki, Mendeko pertsonei Gizarte-erakundeetan Gizarte eta Osasun-arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiria da bertaratzen dutenek ikasiko dutena, hori baita 2022ko abenduaren 31z geroztik legeak eskatuko duena. Informazio gehiago nahi dutenentzat, formacionbidezbide@gmail.com helbidea helarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak