Iñigo Arregi arrasatearrak Madrilgo Arte Garaikidearen Azokan parte hartuko du

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 21a, 12:07

XX. mendeko euskal eskulturaren oinordeko garrantzitsuenetako bat bezala aurkeztu dute Arregi Madrilgo Arte Garaikidearen Azokako sustatzaileek. Beste bost artistarekin batera, bere lanak ikusgai izango dira Cibeles jauregiko Kristalezko Galerian.

Art Madrid-en 16. edizioa ospatuko da maiatzaren 26tik 30era bitartean, Cibeles jauregiko Kristalezko Galerian. Arte garaikidearekin lotutako hitzordu garrantzitsua izaten da, eta nazioartean ere pisu handia du.

Aurten 33 galeria bilduko ditu, eta beste bost artistarekin batera, Arrasateko Iñigo Arregi eskultoreak ere bere lana aurkeztuko du. Azokako sustatzaileen esanetan, Arregiren eskulturak "monumentalak" dira eta horrela definitzen dute artistaren lana: "Hizkuntza propioarekin, altzairuzko xaflak ebakitzen ditu formekin, inklinazioekin eta bolumenekin jolastuz amaitzeko puzzle bat balitz bezala ahokatuz".

Altzairuz egindako Arregiren obra bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak