Selekzioen arteko Europako Txapelketarako aukeratu dute Ruiz de Azua

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 20a, 12:42

Ruiz de Azua Mojategin entrenatzen.

Europako selekzioen arteko txapelketan egongo diren 50 atleten zerrenda eman du Espainiako hautatzaile Jose Seirok, eta aukeratuen artean dago Malen Ruiz de Azua. Txapelketa datorren asteburuan egingo dute, maiatzaren 29an eta 30ean, Polonian (Chorzow). 

Urteko hitzordu garrantzitsuetako bat izango du Malen Ruiz de Azuak datorren asteburuan Polonian, izan ere, Espainiako selekzioko hautatzaileak aditzera eman du ze 50 atleta aukeratu dituen, eta arrasatearra dago zerrendan. Selekzioen arteko Europako Txapelketa dago jokoan, Oscar Husillos –pista estaliko 400 metrotako egungo Europako txapelduna– eta Ana Peleteiro –pista estaliko Europako txapelketan zilarra salto hirukoitzean– dira selekzioko erreferenteak, baina eurekin batera neguko denboraldian Europakoan podiumera igo ziren Jesus Gomez eta Adel Mechaal ere atleta nabarmenen zerrendan daude.

Pertika saltorako, berriz, hautatzaileak Malen Ruiz de Azua aukeratu du, egungo Espainiako txapelduna. Ruiz de Azua, joan den astean, Zaragozan lehiatu zen. Arrasatekoak 4,37ko markarekin irabazi zuen, eta 4,51koa egiteko saiakera onak egin zituen, nahiz eta ez zuen marka egin.

Hau da Espainiako hautatzaileak osatu duen atleten zerrenda:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak