AEDk zapiak aterako ditu sanjuanetarako eta leloa aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 20a, 10:57

Bigarrenez ezohiko sanjuanak izango diren honetan, udari "ongietorri koloretsua" emateko, lepoko zapiak egingo ditu AEDk eta leloa aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. "Euskararen aldarria kalera ateratzeko beharra sentitzen dugu. Pandemia urte bat jasan dezakegu. Bi, ez! Beraz, arduratsu eta errespetuz jokatuz, bizipoza galdu gabe eta herri senaz, eman diezaiogun ongietorria udari, euskaraz", azaldu dute.

Baldintzei dagokienez, "esaldi laburra eta argia" izatea aintzat hartuko dute. Bestalde, Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka eta partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.

Lanak ekainaren 3a baino lehen bidali beharko dira aed@aedelkartea.eus helbidera, egilearen edo egileen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz. Epaia ekainaren 4an jakinaraziko da, tokiko hedabideen eta sare sozialen bidez. Saria 100 euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak