Musikaren Magia, aniztasun funtzionala dutenentzako saioa, zapatuan

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 19a, 17:28

Aurrez egin duten saioetako bat. (Argazkia: BASH).

MUko LEINN graduko ikasle talde batek antolatuta, aniztasun funtzionala dutenei bideratutako saioa egingo dute zapatuan Etxaluze eraikinean, 11:00etatik 13:00etara. Interesa duenak, 666 66 99 86 telefonora deitu dezake edo maria.bela@alumni.mondragon.edu helbidera idatzi.

LEINN graduaren baitako proiektu moduan sortu zen BASH, 16 eta 20 urtekoen artean aniztasun funtzionala dutenentzat sormen eta mugimendu espazioak sortzeko asmoz. Hori dela eta, mugimendu orokorra lantzeko ekintzen eta dantzaren bitartez, momentu dibertigarri bat izan dezaten saiatzen direla aitortu du Maria Belak, ikasleetako batek. "Hori lehen ez zeukaten. Klaseak bazituzten, baina estresak askatu eta mugimendua lantzeko saiorik ez zeukaten eta horri erantzuteko sortu zen BASH", gaineratu du.

Era berean, proiektua egonkortzeko bidean dagoela adierazi du. Izan ere, Musikaren Magia 2019an egin zuten lehen aldiz. "Askotariko ekintzak egiten ditugu, betiere mugimendua lantzea eta ondo pasatzea, dibertitzea, helburu hartuta".

Izen-ematea, zabalik

Bihar, zapatua, Etxaluze eraikinean egingo dute saioa, 11:00etatik 13:00etara, eta izen-ematea zabalik dago, 30 euro ordainduta. Interesa duenak, 666 66 99 86 telefonora deitu dezake edo maria.bela@alumni.mondragon.edu helbidera idatzi.

Aintzasun funtzionala dutenekin bakarrik ez

Orain arte aniztasun funtzionala zeukatenekin egin izan dituzte saiook, baina duela hilabete eskaintza zabaltzeko aukera iritsi zitzaien, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleekin, hain zuzen, eta aste honetan izan dute lehen saioa, Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak