'Afrikan emakume jaiotzea' hitzaldia egingo du Hilaria Vianeke aktibista angolarrak

Eneko Azurmendi 2021eko maiatzaren 19a

Hilaria Vianeke.

Maiatzaren 25ean izango da Afrikaren Nazioarteko Eguna eta, horren harira, hitzaldia antolatu du Mundukide Fundazioak. Hala, maiatzaren 27an, eguena, Arrasateko Gaztelupe gunean izango da Hilaria Vianeke aktibista angolarra, 18:00etan.

Mundukidek 20 urte daramatza Afrikan, bertakoekin batera lankidetza programak eraikitzen eta Afrikako Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, arrasatearrei Afrikara "bidaiatzeko" eta emakume afrikarren ametsak eta erronkak ezagutzeko aukera eskaini nahi die, Bilbon bizi den Hilaria Vianeke aktibista angolarraren eskutik.

Mundukidek azaldu duenez, azken hamarkadetan, Afrikako kontinenteak "aurrerapen handiak" merezi izan ditu, batez ere, sektore ekonomikoan. "Azken zifrekin bat etorriz, egiaztatu ahal izan da garapen esanguratsua gertatu dela, eta horri esker, emakumeek parte hartzeko papera izan dutela ekonomian, enpresa esparruan eta garapenean zuzeneko eragileak izanez. Urteak igaro ahala, politikan, ekonomian, kulturan eta zientzian kargu garrantzitsuak betetzen hasi dira, eta horrek genero-berdintasun handiagoa ekarri du. Baina nola bizi dute guzti hau emakume afrikarrek eta zer dute esateko?", azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak