EH Bilduren urteurreneko erakusketa eta dokumentala, maiatzaren 28an, Arrasaten

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 20a, 10:52

Maider Morras, Maddalen Iriarte eta Arkaitz Rodriguez, iazko kanpainan, Arrasaten.

Egubakoitz horretan, EH Bilduren hamargarren urteurrena gogora ekartzeko hitzordu bikoitza izango dute Arrasaten. Batetik, 11:00etatik 19:30era, koalizioaren oinarri eta balio politikoak barnebiltzen dituen erakusketa jarriko dute Seber Altuben eta 18:00etan, 10 urte besterik ez dokumentala proiektatuko dute Kulturateko areto nagusian.

Larraitz Ugarte EH Bilduko komunikazio zuzendariak aurkeztuko du Hiru Damatxok ekoiztu duen filma. Ikus-entzunezkoak, halaber, "EH Bildun zeresana izan duten 26 lagunen testigantzen bitartez, hamar urte oparo eta erabakigarri hauen errepasoa" eskaintzen du. Dokumentalak ordubete bat irauten du eta edukiera  arrazoiak tarteko, sarrera mugatua izango da.

Maiatzarekin batera bete dira hamar urte lehen aldiz hauteskunde batzuetara aurkeztu zirenetik. "Ibilbide zail bezain eder honetan, gure gorabehera guztiekin, hainbat lorpen garrantzitsu lortu ditugu Euskal Herriarentzat eta hori guztia gure oinarriekin partekatu eta sendotzeko gogoz prestatu dugu eguna", azpimarratu dute koaliziotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak