Antolatzaileek azaldu dutenez, azken urteotan "adinkeri" deritzon kontzeptuak ospe handia lortu du gizartean. "Hala ere, zer da adinkeria? Diskriminazio mota hau definitu zuen lehenengo persona Robert N. Butler izeneko psikiatra estatubatuatarra izan zen, 1969an. Butlerrek adinkeria 'adinean oinarrituriko estereotipo sistematiko eta diskriminatzaike multzo' bezala definitu zuen, aldi berean, arrazismoarekin eta sexismoarekin konparatuz".
Adinkeria hobeto ulertzeko, diotenez, "ezinbestekoa" da bere izaera multidimentsionala azaltzea. "Hau da, adinkeria, estereotipoz (pentsamena), aurreiritziz (sentimena) eta jokaera diskriminatzailez (portaera) osatuta dago".
Hala, lehenengoz, pertsonek estereotipoak hartzen eta onartzen dituzte haien pentsamoldean. Ondoren, pertsonek "balio-iritzi" egin eta gero, adinkeri jokaerak gehitzen dizkiote haien berezko jokaerari. "Horrek, bai pertsona nagusien osasun integralari (osasun fisikoa, psicologikoa eta soziala), bai helduen ingurumenari (familia, sistema soziosanitarioa, lan eremua, komunikabideak, legedia...) kalte egiten dio, beraz, behar-beharrezkoa dugu diskriminazio mota honi aurre egitea ahalik eta azkarren".
