ONCEk 70.000 euro banatu ditu Arrasaten

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 18a, 11:35

Marta Meabe, saria eman duen saltzaileetako bat.

Bonu elektronikoaren aukeran saldutako bi kupoi izan dira sarituak, eta haietako bakoitzari 35.000 euro egokitu zaizkio.

Saritutako bonuetako bat Marta Meabek saldu du; ONCEko joko-produktuak Zarugalde kalean saltzen ditu horrek. Bestalde, saria jaso duen beste bonua Jesus Vidal agente saltzaileak banatu du Dr. Bañez kalean.

Arrasateko sariak aurtengo sarien zerrendari gehitu behar zaizkio; izan ere, atzo beste 80.000 euro banatu ziren Gasteizen. ONCEk Euskadin 2021 urteari hasiera eman zion urtarrilaren 1eko Gabonetako Zozketa Bereziarekin 8 milioi euro banatuaz Donostia eta Bilbo artean. Ostean Bilboko hainbat auzotan ere beste 350.000 euro banatu zituen, hala nola Irunen, Laudion, Zumaian eta Gallartan. Orain arte ONCEk 13 bat milioi euro banatu ditu saritan Euskal Autonomia Erkidegoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak