Bakardadean dauden adinekoak izan dituzte gogoan pentsiodunek

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 17a, 14:13

"Garai zail hauetan", Pentsiodunak Aurrera plataformatik diotenez, pentsio propiorik gabeko emakume asko daude. "Bakarrik bizi dira, prekarietate egoeran, diru-sarrera murriztuekin eta mugikortasun murriztuarekin. Ez dute inolako kontrolik edo zaintzarik haien buruena baino", azpimarratu dute. 

Euskal Autonomia Erkidegoan, 65 urtetik gorako 84.400 emakume bizi dira bakarrik, jakitera eman dutenez. "Horietatik %30ek, gutxi gorabehera, 85 urte baino gehiagokoak dira". 

Salatu dute pandemia garaian gutxi batzuei bakarrik deitu izan diotela udaletxetik, laguntza behar duten galdetuz. "Laguntzeko edo egoera ezagutzeko oso modu eskasa da hau. Udal Gizarte Zerbitzuek eta Aldundiek etxeetara joan beharko lukete, adinekoen atea joz, ze egoeratan dauden ikusteko. Ez dugu propaganda behar, benetako arreta baizik, krisia denean eta baita krisirik ez denean ere".

Hala, administrazioak baliabide publikoak erabiltzea gustatuko litzaiekeela onartu dute, "duintasunez bizi ahal izateko egoera zaurgarrian dauden guztiak eta horien artean bakardadean bizi diren adineko pertsonak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak