Kolonbiari elkartasuna adierazteko jardunaldia egingo dute zapatuan

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 17a, 13:00

Maiatzean Arrasaten egindako elkarretaratzea, Herriko Plazan.

Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak eta Herriok Harro Elkarteak Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolatutako saioa izango da, Kulturateko areto nagusian, maiatzaren 22an, 11:00etan hasita. 

Lehenik eta behin, Kolonbiak bizi duen egoeraren inguruko sarrera bat egingo dute eta, ostean, Universidades Bajo SOSpecha liburuaren aurkezpena egingo dute Maria Ruiz Aranguren eta Jorge Freytter idazleek. Gero, bideo labur bat proiektatuko dute, Miguel Angel Beltrán irakaslearen agurrarekin eta azkenik, Lebrija kasuaren gaineko interbentzioa izango da, "Kolonbiako ikasle mugimenduaren aurkako errepresioan eta muntaietan" oinarritutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak