Kontzertu dibertigarria Koolturren domeketako ibilia hasteko

Julen Iriondo 2021ko mai. 16a, 19:28

Lie Detectors donostiarrek gustura utzi dituzte Arrasateko gaztetxera joandako zaleak. Umore kutsuko garage estiloa izan da entzungai Kooltur Ekintzen domeka eguerdietako ibilia hasteko.

Egungo egoerak eskatzen dituen neurri bereziak betez, gozatua hartu dute Arrasateko gaztetxera joan direnek: "Jarrita zituzten maskarak gainditzen zituzten irribarreek", zioen Kooltur Ekintzetako kide Iker Barandiaranek.

Rock and roll kutsu handiko eta zenbait kasutan punk rock kutsuko doinuek giro aparta jarri dute aretoan: "Jendea oso gustura geratu da, ikusten da bazegoela Koolturrerako gogoa, eta taldekoak ere bai", zioen Barandiaranek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak