Partidu bikaina jokatu dute Mondratekoek igoerarako lehian ari zen beste talde baten kontra, eta nagusitasunez lortu dute garaipena.
Defentsan sendo, ondo aprobetxatu dituzte erasoan izandako aukerak, eta markagailuak ez du zalantzarako tarterik uzten.
Aurrena kantxan bertan eta ondoren Otalora kaleko iturrian ospatu dute igoera. Datorren denboraldian Hirugarren Mailan ariko da Mondrate.