Etorkizunera begirako askotariko lan-ildoak proposatu dituzte AEDko bazkideek

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 15a, 17:18

Adin askotariko hogeita bost bat lagun elkartu dira AEDk antolatuta gaur goizean egindako parte hartze saioan. Goiz osoko gogoeta saioa egin dute elkarteak etorkizunean izango dituen erronka nagusien inguruan.

09.00etan elkartu dira Arizmendi ikastolako Gaztelupe gunean. Bazkideei egindako deialdia zen eta parte hartzaileen artean euskararen normalizazioaren aldeko lanean diharduten askotariko arrasatearrak elkartu dira. Goiz osoko lan saioa egin dute Rita Aldabaldetrukuren gidaritzapean.

Hain zuzen ere, elkarteak etorkizun hurbilean hartuko duen norabidea erdiestea helburu duen Batera, batzera izeneko parte hartze prozesua abiatu du AEDk, eta lehen analisi fasea egin ostean bazkideen ekarpenak eta iritziak jasotzea garrantzitsua zen elkarteko arduradunendako.

Alor desberdinetan banatuta taldekako gogoeta saioak egin dituzte gaur bertaratutakoek, eta ekarpen horiek guztiak amankomunean jartzea izan da hausnarketa saioko azken egitekoa.

Zalantzarik gabe gaur jasotako ekarpen horiek guztiek lanketa sakonagoa beharko dute, eta horretan jardungo dute aurrerantzean AED elkartean. Gaur egindako saioaren ingurukoak zein Batera, batzera parte hartze prozesuaren ingurukoak azaltzen izango da asteleheneko Hemen Debagoiena saioan elkarteko ordezkari bat.

Erlazionatuak

AED elkartearen 'Batera, batzera' gogoeta saioa

Larraitz Zeberio Lekuona 2021 mai 15 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak