Loreak erostera gerturatu da gaur gehienbat jendea Arrasateko baserritarren azokara

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 15a, 16:44

Bertako produktuak eta batez ere loreak eta ortuko landareak izan dira gaur protagonista Arrasateko baserritarren azokan. Berezitasun modura, bidezko merkataritzako Harreman dendako ordezkariek kafea eta txokolatea jarri dituzte salgai, eta Mankomunitateak Aretxabaletako mozkorra tomate landareak banatu ditu erosleen artean.

San Isidro Eguna da gaur, baserritarren eguna eta hileroko azokarekin ospatu dute Arrasateko baserritarrek. Hamasei bat postuk osatu dute azoka, saltzaileetako asko eta asko ohikoak hileroko hitzorduan. Berezitasunen artean gaurkoan bidezko merkataritzako Harreman dendako ordezkarien presentzia. Kafea eta txokolatea eraman dituzte azokan saltzeko. Horrekin batera bereziki ikusgarriak eta jendetsuak izan dira loreen postuan; bi izan dira. Gutxitu egin direnak barazki postuak izan dira.

Gainerakoan, gazta, ogia, gozoak, eztia, marokoar jakiak, ahate gibela, barazkiak, xaboiak, kremak, eta egurrezko tresnak izan dira salgai. Gure Eskuk ere postua jarri du gaurko azokan.

Aurreko hilabeteetan baino erosle gutxiago ibili dela adierazi du saltzaile batek baino gehiagok. Eguraldiari egotzi diote jaitsiera eta horrekin batera mugikortasun neurriak arindu izanari. Erosketak egin dituztenek, dena den, saria izan dute; izan ere, Aretxabaletako mozkorra tomate landareak banatu ditu Mankomunitateak eta horrekin batera zozketa baterako txartela jaso du erosle bakoitzak.

Erlazionatuak

San Isidro eguneko baserritarren azoka, Arrasaten

Larraitz Zeberio Lekuona 2021 mai 15 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak