Palestinarren erresistentziari babesa erakusteko elkarretaratzea egin dute

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko mai. 15a, 12:44

Palestinako Nakba –hondamendia, arabieraz– eguna da gaur, maiatzaren 15a, eta Askapena erakundeak urtero moduan gogora ekarri gura izan du "mugimendu sionistak palestinarren garbiketa etnikoa hasi zuela 1948an Israelgo Estatua sortzeko". Herritar asko batu dira eguerdian Herriko Plazan egin duten elkarretaratzean.

Askapena erakundeko kideek eskuetan zuten Sarraskia eta konpilizitatea eten! Eutsi Palestina zioen pankartaren atzean ordu erdiko bilkura egin dute askotariko herritarren parte hartzearekin eta bukaeran, palestinar erresistentziari euren babesa adierazteaz gainera, Euskal Herrian sionismoarekin konpilizitateak  seinalatzeko eta ezabatzeko  boikot kanpainak indartzeko deia egin dute. "Bereziki, CAF Jerusalemen eraikitzen ari den tranbiaren proiektua salatzeko kanpainarekin bat egiteko deia luzatzen dugu; izan ere, egungo testuinguruan izugarrizko garrantzia du. Herri palestinarrekiko elkartasun mugimendua indartzea ezinbestekoa da eta internazionalismo iraultzetik, zalantzarik gabe lerrokatu behar dugu palestinarren erresistentzia eskubidearen alde eta inperialismo kapitalista eta sionistaren kontra", azaldu dute Askapenako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak