Palestinari babesa erakusteko elkarretaratzea deitu du Askapenak zapatu eguerdirako

Hasier Larrea 2021ko mai. 14a, 13:20

Herriko plazan izango da deialdia, hilaren 15ean, eguerdiko hamabietan. "Egoera latz honetan, Israelek abiarazitako hamaikagarren sarraskia salatu eta palestinarren erresistentziari babesa erakusteko" deitu du elkarretaratzea Askapenak.

Estatu Sionistaren aldetik 2014tik egon den "erasoaldi lazgarriena" pairatzen ari dela-eta, Palestinako egoera baretzetik urrun dagoela diote Askapena erakunde internazionalistatik: "Oraingoz, hildako palestinarrak ehundik gora diren arren, lurreko erasoa ere hasten bada kopuru horrek gora egingo du ikaragarri, indar korrelazioan erabateko desoreka baitago Gazan, Zisjordanian, nahiz gainerako lurralde palestinar okupatuetan". 

Europar Batasuneko eta NATOko herrialdeei ere kritika egin die erakundeak, "herri palestinarra sufritzen duen apartheid eta okupazio egoeraren aurka altxatzen den bakoitzean, Europar Batasuneko eta NATOko herrialdeetako agintari nahiz politikari gehienak zinismoz beterik alde biei erasoak jaisteko" eskatzen hasten direla argudiatuz, "Israelek aurrera daraman genozidioa armatzen eta ekonomikoki nahiz diplomatikoki babesten duten bitartean".

Horren aurrean, "konpromiso etiko eta politikoa" exijitzen du Askapenak: "Munduko herri zapalduekin argi eta garbi lerrokatzeko, euren borroka babesteko; eta Palestinaren kasuan, behingoz Estatu Sionistaren izaera genozida eta inperialistaren aurkako neuri zehatzak hartzeko, hasteko, Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainekin bat eginez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak