Gauerdian Iturripeko frontoian zeuden 100 bat gazte sakabanatu ditu Ertzaintzak

Uxue Igarza Loiola 2021eko maiatzaren 14a

Ertzaintzak azaldu duenez, alkohol botila ugari zituzten gazteek Iturripeko frontoian, eta poliziak interbentzioa egin zuen. 23:00ak aldera jaso zuten abisua, eta Munarreko etxeetatik hasita, gazteak sakabanatzen hasi zen Ertzaintza, udaltzainekin batera. 00:15etarako, ez zegoen jenderik eta ez zuten inor identifikatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak