Lluc eta Pol Fruitos anaiek eta Berta eta Clara Pons ahizpek sortu zuten Brodas Bros kaleko dantzen konpainia, 2006an. Harrezkero, bidaia asko egin dituzte elkarrekin, eta horietan bizitakoak kontatzen dituzte Around the world lanean. "Herrialde askotan izan gara –Txinan, Brasilen, Palestinan, Ekuatore Ginean...– eta herrialde bakoitzak bere esentzia du; horregatik, estilo askotako koreografiak sortu ditugu. Energia handikoa da, publiko guztiarentzako", dio Lluc Fruitosek.
Puntako teknologiarekin
Bost lagun dira taularen gainean, eta atzeko lanetan hiru teknikari. "Teknologiaren bidez egiten dugun dantzatutako bidaia dela esaten dugu guk. Ikuskizun oso matematikoa da, dena oso ondo neurtuta dago; izan ere, musikaren arabera mugitzen diren fokuak, laser teknologia, led argidun trajeak, alde biko pantaila, Wii-aren urrutiko agintearekin zuzenean egindako musika... Horiek guztiak daude gure ikuskizunean".