Cristian Matias izango da Mondrako entrenatzailea

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 12a, 09:01

Cristian Matias izango da Mondrako entrenatzailea.

Etxe barruko entrenatzaile baten aldeko apustua egin du Mondrak datorren denboraldian talde zuri-morea zuzentzeko, azken  hiru urteetan harrobiko taldeekin lanean jardun duen Cristian Matias izango da eta lehenengo taldeko entrenatzailea.

"Cristian Matias izango da, datorren urtean, Mondra C.F. taldeko entrenatzaile berria. Jokalari eta entrenatzaile gisa eskarmentu handikoa da bera, hala nola, Argentinan, Ingalaterran eta Euskal Herrian jardun du entrenatzaile lanetan", adierazi du Mondrak prentsa ohar bidez. Matiasek hiru urte daramatza klub zuri-morean: "Lehenengo urtean Ohorezko gazte mailako taldearekin Euskal Ligara igotzeko lehian aritu zen. Azkenengo bi urteetan, berriz, preferente mailako taldea zuzendu du eta mailari eutsi dio taldeak. Garrantzitsua iruditzen zaigu gure harrobiko entrenatzaileei klubeko lehen mailako taldea gidatzeko aukera ematea. Denboraldia amaitu bitartean Ander Romerok jarraituko du lehen taldea zuzentzen. Norgehiagoka guztiak amaitzean Cristian lanean hasiko da buru-belarri hurrengo denboraldia prestatzen. Hautaketa ona egin dugula uste dugu eta munduko zorterik onena opa diogu Cristiani eta talde osoari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak