Loreak eta ortuko landareak maiatzeko bertako produktuen azokan

Mirari Altube Arrese 2021eko maiatzaren 11

Hilabeteko hirugarren zapatuarekin batera bertako produktuen azoka etorriko da maiatzaren 15ean, Arrasateko Seber Altube plazara. Oraingoan, loreek eta ortuko landareek ere izango dute lekua; Urtinea eta Ekoudalatx etorriko dira lore ornamentalekin eta aromatikoekin, eta orturako landareak ere ekarriko ditu azken horrek.

Sasoiko eta bertako baserritarren eta artisauen produktuek bat egingo dute loreekin eta ortuko landareekin.  Hala, erosketa egiten dutenei Aretxabaleta barietateko tomate landareak banatuko dizkiete. Horrez gain eta, ohi legez, bertako produktuez egindako otarraren zozketan parte hartzeko aukera izango dute erosleek.

Udalak antolatutako azoka da Ibai-Arte merkatari elkartearen laguntzarekin eta horren ordutegia da, 9:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak