Aurtengoan hiru auzotan parte hartzeko aukera izan dute haurrek eta aurrez izena emanda, astebururo plazak bete izan dira. Beraz, azken honetan ere hala izatea gura dute antolatzaileek. "11:30-13:30 bitartean, lagun artean eta euskal giroan, goiz atsegina pasatzea izango da helburua", gaineratu dute.