Ia 2.000 euro batu ditu Arizmendi ikastolak 'Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara!' ekimenerako

Aitor Martinez Gorosmendi 2021eko maiatzaren 10a

Arizmendiko ikasleak 'Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara!' ekimenean.

Olarte guneko 5 urteko haurrek, Anboto taldekoek, AEK-ko kide diren Oskar Elizburu eta Olaia Muruari eman diete bildutako dirua. Zehazki 1.986,79 euro izan dira.

Martxoaren 28an ospatu zen Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! ekimena. Arizmendi ikastolak bat egin zuen ekimenarekin eta, aste horretan zehar, hainbat ekintza egin ziren guneetan. Horietako bat AEKk dituen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko diru bilketa bat izan zen, eta bilketan, guztira, 1.986,79 euro batu dira. Arizmendi ikastolatik eskerrak eman diete lagundu duten guztiei, eta ekarpenari esker,  AEK-k euskara bultzatzen jarraituko duela adierazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak