Arrasateko Musikaleko Bandak taldeka egin du kontzertua

Eneko Azurmendi 2021eko maiatzaren 9a

 Azaldu dutenez, pandemia dela eta "arazo handiak" izan dituzte entseguak egiteko, eta aurten talde txikietan ari dira lanean, "musikarien gogoak eta ilusioak ez jaisteko". Ondorioz, bandako talde desberdinek hilabetetan egindako lanak aurkeztu dituzte San Frantzisko elizan, batez ere musikarien gurasoei zuzenduta, edukiera dela eta. "Kontzertu interesgarria izan da eta ordubete inguruko iraupena izan du", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak