Euskaldunari irabazita, Kopan egongo da Mondra

Txomin Madina Milikua 2021ko mai. 8a, 20:06

Iker Pavonek eta Jokin Gorostolak egindako golei esker Euskaldunari irabazi eta Kopan sartzea lortu du Mondrak. Kopako lehen neurketan Touring izango dute aurkari.

Beroak markatutako partidua izan da gaur arratsaldean Mondrak eta Euskaldunak Mojategin jokatu dutena. Erritmo onean hasi diren arren, minutuak aurrera joan ahala bero handiak moteldu egin du jokoa. Emaitza ikusita, baina, badirudi arrasatearrak hobeto egokitu direla, eta hala, 2-0 irabazi diote Euskaldunari.

Iker Pavonek egin du arrasatearren lehen gola lehen zatian, eta gero kontrara jokatzea egokitu zaie. Partiduaren amaiera aldean etorri da etxekoen bigarren gola Jokin Gorostolaren eskutik. Aipatzekoa gaurkoa izan dela Gorostolak Mondrarekin jokatu duen azken norgehiagoka.

Ander Romero Mondraren entrenatzailea gustura agertu da partiduaren ostean: "Aurrera egitearekin pozik nago, partidu gehiago jokatuko ditugulako. Eta jokalariengatik ere bai, badirudielako ez baduzu irabazten ez duzula balio".

Kopako lehen aurkaria, Touring

Behin Euskaldunaren kontrako kanporaketa irabazita, Touring izango du aurkari Mondrak Kopako lehen neurketan. Hurrengo asteburuan izango da norgehiagoka, Errenterian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak