Arizmendi Ikastolako 'Neskek Eraldatuz Teknologiaz' taldeak proiektu berritzaile onenaren saria irabazi du First Lego League txapelketan

Jone Olabarria 2021ko mai. 8a, 19:24

Arrasateko egoitzan aritu diren 15 taldeen artean, proiektu berritzaile onenaren saria eskuratu du Arizmendi ikastolako Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldeak. Beste bost talderekin batera, First Lego Leaguen estatutako finalean izango dira Arizmendiko taldeko kideak.

Aurreko edizioetan ez bezala, jendeak ezin izan du aurrez aurre ikusi aurtengo finala, eta parte hartu duten 45 taldeak hiru egoitzatan banatuta egon dira, 15 egoitza bakoitzean. Egoitza bakoitzean, bi talde sailkatu dira estatuko finalerako: defendatu behar zuten erronkaren hiru esparruetan osoena izan dena eta proiektu berritzaile onena aurkeztu duena. Mondragon Unibertsitatearen egoitzan, Arrasaten, honako hauek izan dira irabazleak: Gernikako San Fidel ikastolako Sanfitek taldea, talde osoena; eta Arrasateko Arizmendi Ikastolako Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldea, proiektu berritzaile onena aurkeztu duena.

Estatuko finalera, ekainean

Donostian eta Deuston irabazle izan diren beste taldeekin batera, guztira sei dira, First Lego Leaguen estatutako finalean izango dira Arizmendiko taldeko kideak. Ekainean izango da, online, eta, bertan, nazioarteko txapelketetarako plaza bat lortzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak