AGAKOren 30. urteurreneko ospakizunak amaitu badira ere, gaztetxeko egitarauak ez du etenik izango maiatzean, thrash metal estilotik edaten duen Lined talde arrasatearra igoko baita gaztetxeko oholtzara bihar arratsaldeko seietan. Sarrerak 652 71 08 20 telefonora idatzita eskura daitezke.
2009an sortutako bandak aldaketak izan ditu taldekideei dagokienez, harik eta 2018an Aitor Atxa abeslaria taldean sartu zen arte.