Final kutsuko lehia, hanka eta erdi Hirugarren Mailan jartzeko

Hasier Larrea 2021ko mai. 7a, 12:01

Igoerako postuetan dagoen Mondratek bi puntu azpitik duen Usansolo bisitatuko du bihar Galdakaon. Etxeko lanak egiten badituzte, datorren astean bertan lor dezakete igoera.

Euskal Ligako igoera fasea amai-tzeko hiru partiduren faltan, denboraldi hasieran markatu-tako helburutik oso gertu dago areto futboleko taldea. Sailka-peneko lehen biek lortuko dute Hirugarren Mailarako txartela, eta Mondrate lehia horretan sartuta dago bete-betean: puntu gehien pilatu dituen bigarren taldea da, eta atzetik dauzka Usansolo bi puntura eta Leioa bost puntura.

Hain zuzen, hirugarren sail-katuaren kantxan jokatuko dute, bihar, arratsaldeko lauretan, Jon Zabalaren esanetara dauden jokalariek. "Badakigu Usansolo talde ona dela, baina gu oso sentsazio onekin goaz, jokoan zeuden azken bederatzi puntuetatik zazpi eskuratu baititugu", dio entrenatzaileak. Irabaziz gero, bost puntuko abantaila lortuko lukete, eta azken bi partiduetan puntuatzea nahikoa izango litzateke mailaz igotzeko.

Joan den domekan Musakolako kiroldegian jokatutako norgehiagokan, gainera, astindu galanta eman zioten Otxartaberi, 9-2 irabazita. Eta aurrekoan, Jarrilleros liderraren aurka berdinketa eskuratzea lortu zuten. Datorren astean Portugaletekoen kantxara joango dira, eta, bihar etxeko lanak egiten badituzte, baliteke datorren astean bertan jasotzea sari preziatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak